Sarissa

Mazedoniar falange bat sarissekin.

Sarissa 3 eta 7 metro arteko luzera zuen pika luze bat zen, ohi 6 metrokoa izaten zen arren, mazedoniar falangeak erabilia. Oso astuna zen, 5 kilo baino gehiagokoa. Bere altuera handia, oso egokia zen hopliten eta arma txikiagoak zeramatzaten beste soldadu batzuen aurkako borrokarako, sarissak eragotzi behar baitzituzten pezhetairoietara iristeko, ia erabat ezinezkoa zena, eta hortik dator Alexandro Handia eta bere aita Mazedoniako Filipo II.aren, lantza mota honen sortzailearen kanpainen arrakasta.

Edonola ere, falangetik kanpo ez zuen ezertarako balio, eta martxetan estorbu bat baino ez zen. Horregatik, sarissa, ohi, bi zati edo gehiagotan banatuta zegoen, guduan lotzen zirenak, bere maneiatzea erraztu eta armadaren mugikortasuna bermatzeko.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search